XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jainkoaren ItzaEbanjelio onetan seiñalagarriena serbitzu jarrera da, bizia ematearena.
Jesusen bizitza guztia zer izan zen ulertzeko giltza ematen digute itz auek.
Beraz, Maisuaren jarraitzaille bezala gure bizitzak zer izan bear duen adierazten digute.
Pakerik ezaren sustraietako bat mailla guztietan aurkitzen den guztiek nagusi izan naia da: nazioek, talde politikoek, erakundeek, pertsonek.
Eta boterea indarkeri zale eta zapaltzaille gertatzen da, nagusi direnak komunitatearen serbitzariak direla aazten dutenean.
Kristauok, geuron izakeratik, pakea egiteko geien lagundu dezaketen baliakizun moralak eta indar espiritualak ekar dezazkegu eta ekarri bear ditugu.
Elkarrizketa bearrezkoa da familia barruko pertsonen artean, belaunaldi ezberdiñen artean, kulturen artean, gizarteko taldeen artean, ideologien, talde politikoen eta nazioen artean.
Jainko-erriaren otoitzaJainkoaren seme-alaba sentierazten digun Jesusen Espirituak ematen digun konfiantzaz, gure bearrak garbi adieraz dezaizkiogun.
- Kristauok, gure elkarrizketa eta gizartera urbiltzearekin, gizartean pakea eraikitzen ari den tokian, eragille izan gaitezen [...].